Eduki publikatzailea

Atzealdea eLiburutegia datuak 2025

Twitter

eLIBURUTEGIAREN URTEKO DATUEK ZARAUZTARREN IRAKURZALETASUNA AGERIAN UZTEN DUTE

2026/02/13

eLiburutegia Eusko Jaurlaritzak Internet bidez liburu elektronikoak eta filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko sortutako zerbitzua da. Plataforma honek euskarazko, gaztelaniazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoen bilduma zabala sortu du, eta egunean-egunean hazi eta gaurkotuz doa

Zerbitzu hau erabili ahal izateko Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi batera joatea eta bertan erabiltzailea sortzea besterik ez da egin behar.

Orain, eLiburutegiak joan den urteko erabiltzaileen datuak aurkeztu ditu, udalerrika sailkatuta eta Zarauzko datuak oso onak dira, herrian dagoen irakurzaletasuna agerian jartzen duena. 2025ean, 5.000 biztanletik gorako udalerriak kontutan izanik, Zarautz hirugarren postuan dago eLiburutegiaren erabileran, mila biztanleko batazbestekoa 115,16 izanik.

Euskadiko liburutegien erabiltzaile aktiboak kontatzerakoan ere, goikaldean da Sanz Enea, hau da, eLiburutegia erabili duten erabiltzaileen edo mailegua egin dutenen kopuruaren arabera bostgarren da gure biblioteka, Euskadiko hiru hiriburuen eta Irunen atzetik 365 direlarik Zarauzko eLiburutegiaren erabiltzaileak.

Zarauztarrek joan den urtean eLiburutegiaren bitartez egin dituzten guztizko mailegu kopurua 2702koa izan da, Euskadiko liburutegien artean hamargarren kokatuz

2025. urtean eLiburutegiak izan dituen erabiltzaile berriak zenbatzerakoan berriz, Sanz Enea hamaikagarren postuan izan da 122 erabiltzaile berrirekin.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura eta Liburutegiko zinegotzi arduradunak adierazi duen moduan, “pozgarria da zarauztarrek irakurketarekiko daukaten grina argi adierazten duten datu hauek ikustea. Urtetik urtera lanean jarraitzen dugu zarauztarrei Liburutegitik ematen diogun zerbitzua hobetzeko. 2026 honetan zerbitzuaren ordutegia zabaltzea erabaki dugu, herritarren erabilera ohitura eta gomendioak jarraituz”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010