Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekintzailetza Azoka

Twitter

GIRO APARTA IZAN ZEN GAZTE EKINTZAILEEN AZOKAREN LEHEN EDIZIOAN

2024/03/26

Larunbat honetan ospatu zen Zarauzko Gazte Ekintzaileen azokaren lehen edizioa. Jende ugari gerturatu zen Munoako karpara, 13 gazte zarauztarren ekintzailetza proiektuak bertatik bertara ezagutzera.

Urtebeteko lanaren fruitua izan da jardunaldi hau eta Udala bidelagun izan da garai honetan egin diren bileretan. Partehartzaileek ekitaldiaren ondoren egindako lehen balorazioan, errepikatzeko gogoz agertu dira gazteak.

Ekintzailetza proiektuak ezagutzeko aukeraz gain, jardunaldian zehar herri kirolak, musika emanaldia eta moda desfilea ere izan ziren larunbateko azokan.

“Eskerrak eman nahi dizkiet egitasmo hau aurrera eramaten jardun zuten pertsona guztiei. Alde batetik, azokan parte hartu zuten 13 ekintzaileei eta, bestetik, jardunaldia borobiltzen lagundu zuten bolondres guztiei: Izeta harri-jasotzaile eskolako kideei, Imanol Urbieta Musika Eskolako Konbo taldeari, Monte Albertiako ikasle eta irakasleei eta jardunaldian zehar bertan izan ziren esatari, argazkilari, modelo lanak egin zituztenei eta gainontzeko bolondresei”, eskertu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Larunbatekoaren ondoren, garbi geratu da gure inguruko gazteen artean badela ekintzailetzarako gogoa eta talentua”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010