Eduki publikatzailea

Atzealdea egutegi gehiago banatuko dira

Twitter

UDAL EGUTEGI GEHIAGO BANATUKO DIRA

2020/12/17

2021.urteko egutegien arrakasta ikusita, Zarauzko Udalak 3.500 ale gehiago banatuko ditu datorren astean.

Aste honetan eskuragarri jarri ziren egutegiak 3 ordu baino gutxiagotan agortu ziren Turismo Bulegoan.

Hortaz, udalak beste tirada bat inprimatuko du eta banaketa datorren asteartean, abenduak 22an izango da Turismo bulegoan 9:30etatik aurrera.

Bide batez, Zarauzko Argazkizale Elkarteari eskerrak eman nahi dizkio udalak eta zoriondu aurtengo irudi arrakastatsuengatik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010