Eduki publikatzailea

Atzealdea Edukiontzien itxiera

Twitter

ORGANIKOAREN ETA ERREFUSAREN EDUKIONTZIAK TXARTEL BIDEZ ZABALDUKO DIRA MAIATZAREN 17TIK AURRERA ZARAUTZEN

2021/05/11

Azken hilabeteetan, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea. Hain zuzen ere, kaleko edukiontzietako nahiz saltoki eta enpresetako hondakinen bilketak aztertu eta optimizatzeko neurriak hartuko dira, herriz-herri.
Errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da lan ildoetako bat. Hain zuzen ere, maiatzaren 17an gauzatuko da edukiontzien itxiera Zarautzen. Hala, hurrengo astelehenetik aurrera, txartel bidez zabaldu beharko dira Zarauzko organikoaren eta errefusaren edukiontzi guztiak.

Txartel berriak

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko Udal Elkartean. Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

•    Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
•    Tel. 943 890808
•    hondakinak@urolakosta.eus

Kontzientziazio-ekintzak

Bide batez, Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uzteko betebeharra; erantzukizunez jokatu eta edukiontzi-guneak errespetatuz. Erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

Ildo horretan, Udal Elkarteak herritarren kontzientziazioan eragiteko zenbait ekintza bideratuko ditu aurrerantzean. Esaterako, edukiontzien kanpoaldean utzitako hondakinei, zein dagokion egunetik kanpo kalean utzitako hondakin handiei pegatinak jarriko zaizkie. Eta herrian informazio-totemak ere jarriko dira herritarrei hondakinen gaikako bilketaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin.

Bestetik, gogorarazi nahi da Zarautzen etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna asteazken gaua izan ohi dela; 20:00etatik 22:00etara. Nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Herritarrei deia

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten. Erantzukizunez jokatzeko garaia da: guztion osasuna babesteko modu bakarra da-eta; baita bilketa zerbitzuko langileena ere.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010