Eduki publikatzailea
ARITZBATALDE KIROLDEGIKO DORTOKA MAILAKO HAUR IGERIKETA IKASTAROAREN 2. HIRUHILEKORAKO IZEN EMATEA ZABALIK
2020/12/21
COVID19aren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriek (abenduaren 10eko 44/2020 dekretuan jasotzen direnak) 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen jarduera fisikoa debekatzen dutela eta, Aritzbatalde Kiroldegian 6 urte azpiko haurrek bakarrik izan dute aukera haur igeriketa ikastaroekin jarraitzeko; zehazki, Dortoka mailan.
Ikastaro hauek aforo mugatuarekin burutu dira, 8 ikasleko taldeetan, eta kale-erdi bakoitzean 4 ikaslerekin aldi berean igerian, gehienez. Ahalik eta haur gehienen parte hartzea bermatze aldera, 10 talde osatu dira eta talde bakoitzak saio bat izan du astean. Guztira, 80 haurrek hartu dute parte lehen hiruhileko honetan.
Lehen hiruhilekoa amaitu dute Dortoka mailako haur igeriketako ikasleek eta, gaurtik aurrera, abenduak 21, 2.hiruhilerako izen emate epea zabaldu da. Dortoka mailan parte hartzeko interesa duten 6 urte azpiko haurrek, beraz, aukera izango dute abenduaren 27ra bitartean ikastaroan izena emateko. Zozketa bidez izango da, ohi bezala, eta emaitzak abenduaren 28an argitara emango dira Udal web orrialdean eta Kiroldegiko panelean. Plaza librerik balego, abenduaren 29tik urtarrilaren 5era bigarren izen-emate bat zabalduko da, eta zozketaren emaitzak urtarrilaren 7an emango dira jakitera. Bigarren hiruhilekoa, dena ondo bidean, urtarrilaren 8tik martxoaren 26ra bitartean izango da.
Izena emateko Aritzbatalde Kiroldegiko Harrerara jo daiteke, 943 00 51 23 telefonora deitu edo kirola@zarautz.eus posta elektronikora mezu bat bidali.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010