Eduki publikatzailea

Atzealdea Dont be dummy Zarautz

Twitter

“DON´T BE DUMMY | ZUK EZ DUZU ORDEZKORIK” EKITALDIA BIHAR MODELO ARETOAN ZARAUZKO IKASLEENTZAT

2022/03/23

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude.

Ostegun honetan, martxoak 24, “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa Zarauzko gazteen aurrean aurkeztuko da.  Goizean zehar, Modelo Aretoan egingo diren bi saioetan, Lizardi BHI eta Oteitza Lizeoko 600 ikasle inguruk hartuko dute parte.

Ekitaldietan hiru lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egongo da:

•    Erramun Etxabe (suhiltzailea)
•    Igor Makazaga (Zarauzko udaltzaina)
•    Alaitz Arbillak (bizkarrezur-muineko lesioa duen emakumea)

Bestalde, ekitaldian zehar beste hainbat testigantza gehiagoren bideoak ikusteko aukera egongo da: larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak…

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010