Eduki publikatzailea

Atzealdea dolua ikastaroa

Twitter

“DOLUA” IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

2020/10/15

Zarauzko Udalak antolatu duen “Dolua” ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea azaroaren 2an bukatuko da.

Ikastaro honetan dolu prozesuaren barrenean murgilduko gara, bertatik ikasi dezakegun guztia mahaia gainean jarriz. Doluari buruzko erreflexioa bultzatuz eta bidelaguntzarako tresna eta baliabideak eskuratuz.

EDUKIAK:

-Zer da dolua?
-Doluaren prozesua
-Dolu prozesuan bizitzen ditugun emozioak
-Dolu desberdinak
-Haurren dolua
-Suizidioa


Ikastaroa emango dute:  Irune Aranguren Barraganek (Psikologian lizentziatua. Familia eta bikote terapia sistemikoan terapeuta. Dolu prozesuetan aditua.) eta Donna  Apellaniz Nietok ( Terapeuta emozional sistemikoa. Emozio Hezkuntzan aditua.)

Hizkuntza: euskaraz

Egutegia: azaroak 18 eta 25;  abenduak 2,9 eta 16

Ordutegia: 17:30 – 19:30

Lekua: Zuberoa kalea (ikastaro gela)

Taldea: gutxienez 8 pertsona, eta gehienez 10

Matrikula: 10 euro

 

IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:

  • Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna
  • Plazak mugatuak dira.
  • Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke
  • Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
  • Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da matrikula.
  • Covid 19 dela eta egoerako horrela eskatzen badu ikastaroa on-line egingo da.
  • Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.


Izen ematea:

Izen-emate epea: 2020ko azaroaren 2an  bukatuko da

Ikastaroetan izena emateko:

E-posta bidez:

prebentzioa@zarautz.eus

Informazio gehiago: 943005127

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010