Eduki publikatzailea
Atzealdea Dolua Gabonetan 2025
GABONETAN DOLUARI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO HITZALDIA IZANGO DA ASTELEHENEAN
2024/12/10
Gabonak gerturatzen ari zaizkigu. Familian biltzeko, urrun bizi diren senideak edo lagunak berriro elkartzeko garaia da. Eta hain zuzen ere horregatik, denok, modu batean edo bestean etxean ditugun aulki hutsak gogoan ditugu.
Zarautz Herri Zaintzaileko kideek antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, 2018tik eskaini da "Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu" hitzaldi hau eta, aurten, Eider Otxoa dolu terapeutaren eskutik izango da. Hitzaldi honen helburu nagusia doluan dauden familiei Gabonei aurre egiteko gomendioak eskaintzea da. Gure artean ez dauden maite ditugun pertsonak omenduko ditugu saioan.
Hitzaldia Antoniano aretoan izango da, abenduaren 16ean, arratsaldeko 17:30etan. Hitzaldi honetara gonbidatu nahi ditugu egun hauetan bereziki hunkiturik dauden familiak eta gai honekiko interesa duten herritarrak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010