Eduki publikatzailea

Atzealdea dirulaguntzak merkataritza ostalaritza zerbitzu eta autonomoentzat

Twitter

1,1 MILIO EUROKO DIRU LAGUNTZAK BIDERATUKO DIRA MERKATARITZA, OSTALARITZA, ZERBITZU ETA AUTONOMOENTZAT

2020/05/29

Atzo ospatutako udalbatzarrean (maiatzak 28), EAJ-PNV, PSE-EE eta EH BILDU-k merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta autonomoentzat, 1,1 milioi euroko diru laguntza bideratzea adostu zuten.


Dirulaguntza hauen xedea, COVID-19ak sortutako krisi soziosanitarioak zerbitzuen sektorean eragindako kalteak minimizatzea da. Baldintzak betetzen dituzten herriko merkatari, ostalari, zerbitzu eta autonomoei zuzenduta egongo dira. BI dirulaguntza lerro aurreikusten dira. Bata jarduerari lotutakoa eta bestea uraren kontsumoari lotutakoa. Lehenengo lerroan, eskatzaileak, 1.200€ dirulaguntza jasotzera iritsi daiteke. Bigarren lerroan berriz, uraren erreziboaren ur-horniduraren eta arazketaren zenbateko aldakorrak hartuko dira kontutan eta jarduera motaren arabera, %40 edo %70ko dirulaguntza jaso ahal izango da.


Oinarriak eta deialdia GAO-n argitaratuko dira.


Dirulaguntza hauek Udal Gobernuak landu duen Ekonomia Suspertzeko Planaren baitan kokatzen dira. Plan honek, 2020-2021 urteak barne hartzen ditu eta Covid-19ak herri ekonomian izaten ari den ondorioak arintzea du helburu.

 

DIRULAGUNTZEN  1329.DEKRETUA

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010