Eduki publikatzailea

Atzealdea Dirulaguntzak 2024

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 2024KO DIRULAGUNTZA DEIALDIAK ARGITARATU DITU

2024/05/16

Urtero bezala, Zarauzko Udaleko hainbat departamentuk eskaintzen dituzten dirulaguntza desberdinak argitaratu dituzte. Interesdun norbanako, talde edo elkarteek Udalaren webgunean aurki dezakete deialdi hauen inguruko informazio zehatza, betebeharrak, epeak eta hauek eskatzeko argibideak (https://www.zarautz.eus/eu/dirulaguntzak).

Dirulaguntza hauek zarauztar eta herriko elkarteei euren ekimenak aurrera eramaten laguntzen diete, bai eta hainbat esparrutan, hala nola, gizarte berdintasunean edota euskararen erabileran, aurrera pausuak ematea ahalbidetzen dute.

Hauek dira argitaratu berri diren dirulaguntza lerroak:

GIZARTE POLITIKAK:
-    Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak egiteko dirulaguntzak.
-    Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuak egiteko dirulaguntzak.
-    Gazte kooperanteentzako dirulaguntzak.
-    Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten elkarteentzako dirulaguntzak.

EUSKARA:
-    Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak.
-    Euskararen erabilera sustatzeko diruaguntzak.
-    Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak.

KIROLA:
-    Kirol-klub eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak.

HEZKUNTZA:
-    Udalerriko ikastetxeek programa osagarriak egiteko dirulaguntzak.

KULTURA:
-    Irabazi-asmorik gabeko kultura edo gizarte elkarteei zuzendutako dirulaguntzak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010