Eduki publikatzailea
Atzealdea Dibertsitate Funtzionala Udalekuak
DIBERTSITATE FUNTZONALA DUTEN 12 URTETIK GORAKO NERABE ETA GAZTEENTZAT UDALEKUAK


2021/06/04
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak, beste urte batez, 12 urtetik gorako nerabe eta gazteentzat udalekuak antolatu ditu. Zerbitzu hau uztailean eta abuztuan eskainiko da, astean hiru egunetan, eta arratsaldez. Udalaren aurreikuspena bi talde osatzea da, izena ematen duten pertsonen adinaren eta ezaugarrien arabera. Kuotei dagokionez, hamabostaldi batean parte hartzeko 51,55 euroko kuota ordaindu beharko da, eta 103,10 euro hilabete osorako.
Udaleku hauek taldean aisialdiaz gozatzeko aukera aparta dira, begiraleen ikuskapen eta zaintzapean. Izena emateko interesa duen familia orok, ekainaren 15 baino lehen egin beharko dute. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu dezaketen eskaera orria bete beharko dute eta kuotaren ordainagiriarekin batera aurkeztu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010