Eduki publikatzailea
DESTINOS EUSKADIK ZARAGOZAN EGINDAKO EKITALDIAN IZAN DA ZARAUTZ
2023/03/10
Destinos Euskadik Zaragozako Pilar plazan egin duen aurkezpen ekitaldian izan da Zarautz. Asteburu honetan, Donostiak, Bilbok, Gasteizek, Zarautzek, Irunek eta Hondarribiak osatuturiko Destinos Euskadi elkarteak hainbat jarduera egingo ditu Aragoiko jendeari helmuga hauek erakusteko helburuarekin.
Zarauzko Turismo arduradunak, Esther Facchinek, ordezkatuko du Zarautz egunotan Zaragozan garatzen ari den ekitaldi honetan. Gaur eguerdian egin da ekimen honen aurkezpena eta, bertan, Sara Fernández Escuer Zaragozako Udaleko Kultura eta Kanpo Proiekzioko sailburua izan da anfitrioia.
Bisitariek lehenetsitako helmuga
Euskadi da, zalantzarik gabe, Aragoiko jendeak gogokoen duen helmugetako bat. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bildutako datuen arabera, 2022an erkidego horretako 75.000 pertsonak baino gehiagok aukeratu zuten Euskadi helmuga turistiko gisa, hau da, guztizkoaren % 2,1ek, 2021ean baino % 30 gehiagok.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010