Eduki publikatzailea
Atzealdea

Desjabetze-proiektua

Desjabetze-proiektua

Informazio orokorra

2009ko otsailaren 12an egindako bilkuran, Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen:

  1. Espedientearen izapideetan aurkeztu diren alegazioei erantzuna ematea, Aytasa eta AH Norte aholkularitza enpresetako teknikariek egindako txostenetan adierazitakoaren arabera (2009ko urtarrileko txostenak). Eta horren ondorioz:
    1. Finken balorazioaren inguruan aurkeztutakoak zati batean onartzea (Antonio-María Osa, Jesús Echaniz, Jose-Ramón Echave, Landu Promozioak SL eta Inmobiliaria Orio Txoko Txiki SL). Ondorioz, desjabetze ondorioetarako lurzoruaren azken balioa honakoa izango da: 56,63 €/m2; balio honi % 5 erantsiko zaio afekzio saria dela eta. Balio hau desjabetze-proiektuak eragindako finka guztiei aplikatuko zaie.
    2. Balio justuaren ordainketa fasera geroratzea, ordainketa hori balio berdina duten partzelak esleitzearen bidez gauzatzeko aukerari buruzko erabakia (Inmobiliaria Orio Txoko Txiki SL)
    3. Gainontzeko alegazioak ezestea.
  2. Zarauzko Industrialdea SA sozietateak, desjabetzearen onuraduna den aldetik, aurkeztu zuen Zarauzko hiri antolamenduaren plan orokorreko 17-2 areako –OR IRITA- plan bereziaren baterako tasazioko desjabetze-proiektuari behin betiko onespena ematea. Onespena eman da, alegazioak zati batean onartzearen ondoriozko aldaketekin; aldaketa horiek Zarauzko Industrialdea SA sozietateak aurkeztutako 2009ko Addendan daude jasota.

Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2008ko azaroaren 26an).


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010