Eduki publikatzailea
Haurrak eta nerabeak
Informazioa
Gizarte zerbitzuen Departamentutik kalteberatasun edo babesgabetasun egoeran egon daitezken haur, nerabe eta beraien familiekin lan egiten dugu. Familiei aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie, eta beharrezkoa denean programa eta zerbitzuak martxan jartzen dira. Familia, herriko ikastetxe eta osasun zerbitzuekin elkarlanean aritzen gara eta ondorengo programak garatzen ditugu:
- Familientzako aholkularitza eta orientazioa.
- Adingabeei eta familiei zuzendutako esku-hartze programa.
Familientzako aholkularitza eta orientazioa
Familiei aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie haur eta nerabeen arrisku egoerak ekiditeko eta beharrezkoa bada esku hartzeko. Beharrezkoa denean, osatzen den balorazioan oinarrituta, zerbitzu espezifikoak martxan jartzen dira.
Adingabeei eta familiei zuzendutako esku-hartze programa
Beharrezkoa den kasuetan, esku-hartze psikosozial eta/edo gizarte eta hezkuntza eskuhartzeak bideratzen dira familietan psikologia eta hezkuntza profesionalen laguntzarekin. Programa horien helburuak:
- Pertsonaren edo/eta familiaren testuingurura moldatzen ez diren eta kaltegarriak diren ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarreren aldaketa erraztea.
- Gaitasunak, jarrerak, ahalmenak, ezagutzak, irizpideak, pautak, trebetasunak jasotzea; familiei modu autonomoan moldatzen lagunduko dietenak, hala nola beren gizarteratzean eta gizarte zein familia mailako bizikidetza egokian.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010