Eduki publikatzailea

Atzealdea Datu soziolinguistikoak

Datu soziolinguistikoak

Informazioa

ZARAUTZ ETA ZARAUZKO UDALA ESTRATEGIKOAK DIRA EUSKARARENTZAT

  • Zarautz herri euskaldunetan handiena da (biztanleen %70etik gora euskaldunak dira), turistikoki erakargarria, eta, euskararen normalizazioan eredu izan nahi du.
  • Zarauzko berezko hizkuntza euskara da, eta naturala da euskaraz egitea. Euskarak funtzio eta maila orotan bizi-bizi egoteko aukera du Zarautzen, eta zarauztar guztion ardura da aukera hori gauzatzea, Udalarena ere bai.
  • Udalak, erakunde publiko den aldetik, badu erantzukizun bat gizartearekiko, zarauztar nortasunarekiko, eta euskararen erabilerari dagokionez eredugarri izatea dagokio.

 

DATU SOZIOLINGUISTIKOAK

Zarautz 15.000 biztanletik gorako herrien artean euskaldunena da.

2 urte baino gehiagoko biztanleriaren hizkuntza gaitasuna Zarautzen:

2016 Pertsonak %
EUSKALDUNAK 16.683 74,14
IA-EUSKALDUNAK 2.468 10,97
ERDALDUNAK 3.350 14,89
GUZTIRA 22.501 100,00

 

 

 

 

 

Azken urteetako bilakaera:

ZARAUTZ 1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011 2016
EUSKALDUNAK 63,81 68,17 70,11 72,17 71,41 70,12 70,03 74,14
IA-EUSKALDUNAK 13,85 13,83 14,04 14,18 14,96 16,73 17,01 10,97
ERDALDUNAK 22,34 17,99 15,85 13,65 13,63 13,15 12,97 14,89

 

 

 

 

Biztanleria modu nabarmenean hazi arren, euskaldun portzentaiak gora egin du:

ZARAUTZ 1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011 2016
+ 2 urteko biztanleria 14.897 16.005 17.565 18.710 20.454 21.343 21.928 22.501
EUSKALDUNAK 63,81 68,17 70,11 72,17 71,41 70,12 70,03 74,14

 

 

Lehen hizkuntza eta etxeko hizkuntzaren bilakaera:

ZARAUTZ 1991 2001 2011 2016
EZAGUTZA 70,1 71,4 70 74,14
LEHEN HIZKUNTZA 62,9 60 55,2 -
ETXEKO HIZKUNTZA 48,4 48,5 40,5 -

Datu iturria: EUSTATeko 2016ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua

 

DATU SOZIOLINGUISTOEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010