Eduki publikatzailea

Atzealdea danborrada berezi eta sinbolikoa san pelaio bezperan

Twitter

ZARAUZKO UDALAK DANBORRADA ‘BEREZI ETA SINBOLIKO’ BAT ANTOLATUKO DU SAN PELAIO BEZPERA GAUEAN

2020/06/11

COVID19k eragindako pandemia dela eta, aurtengo San Pelaioak ezberdinak izango dira. Baina, horrek ez du esan nahi aurten Zarautz  San Pelaio ospakizunik gabe geldituko denik. Hala, Zarauzko Udalak jakinarazi du egitarau “xume, berezi eta sinbolikoa” prestatzen ari dela San Pelaio bezpera eta egunerako. Antolatuko diren jardueren artean, San Pelaio bezperan, ekainak 25 gauerdian, Pelaio Deunaren ereserkia abesteko ekitaldi berezi bat antolatuko da Lege Zaharren enparantzan.

Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatearen esanetan: “COVID-19aren egoeraren ondorioz, herriko festak betiko moduan antolatzea ezinezkoa gertatzen zaigu. Egoerak ez du jende pilaketarik ahalbidetzen eta gogo aldetik ere, ez dira betiko garai onenak. Baina normaltasunaren bidean, segurtasun neurri guztiak errespetatuz, helduen danborradako elkarte gastronomikoetako hamabi ordezkariek (bat elkarte bakoitzeko) Manolo Urbietaren piezak jotzeko bere prestutasuna agertu dute eta gogoz antolatu dugu aurtengo danborrada berezi hau. Aurtengo ekitaldian bertsoek hartuko dute protagonismo nagusia eta gauerdia aurretik, Udaletxeko balkoietatik, Felix Zubia eta Nahikari Gabilondoren bertso saio berezia antolatu dugu.  COVID-a pairatu duten zarauztar guztiak gogoan, aurten ez dugu txupinazorik botako, eta Pelaio-Pelaio abestu aurretik ixilunea gordeko dugu”.

Lege Zaharren enparantzako aforoa ekainaren 25 gauean 200 pertsonakoa izango da eta ekitaldira joan nahi duten herritarrek zozketa batean izena eman beharko dute Zarauzko Udaleko webgunean, gonbidapena eskuratu ahal izateko. Zozketa bitartez, izena ematen dutenen artean 100 herritar aukeratuko dira eta bakoitzak bi gonbidapen jasoko ditu. Zozketan parte hartzeko https://labur.eus/zarautzzozketa web orrialdean egongo den formularioa bete beharko da, helbide elektroniko bat jarriz. Behin izena emanda, mezu elektroniko bat jasoko du herritar bakoitzak egokitu zaion zenbakiarekin. Zarautzen erroldatutako 14 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte zozketan. Zozketarako izen emateko epea, ekainaren 14tik 19ra izango da eta zozketa ekainaren 22an izango da, jendeaurrean

“San Pelaio bezperan egingo den ekitaldiaren aforoa zaintzea betebehar bat da eta segurtasun eta higiene neurriak ere bermatuko ditugu, ezohiko San Pelaio bezperako ekitaldi honetan. Gonbidapenik gabe geratzen diren herritar guztiek, ekitaldia ERLO Telebistaren bidez ikusteko aukera izango dute” adierazi du Txurrukak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010