Eduki publikatzailea

Atzealdea Boluntariotza Azoka 2025 aurkezpena

Twitter

ZARAUTZ, BOLUNTARIOTZAREN HERRIA

2025/05/07

Igande honetan ospatuko da Zarauzko Boluntariotza Azokaren IV. edizioa. Azoka Zarauzko Malekoian kokatuko da, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan, 11:0etatik 14:00etara. Zarauzko Udalak, Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza Sarearekin elkarlanean, antolatzen duen ekimen honetan gizarte ekintzan lan egiten duten 24 elkarteren postuak egongo dira eta bertara gerturatzen diren pertsona guztiek elkarte hauetan burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izango da.

“Boluntariotza eta laguntzeko grina Zarautzen ezaugarri dira eta gure lana da Udaletik jokabide on horiek babestu, sustatu eta ikusgarritasuna ematea”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV), Gizarte Politiketako zinegotziak. “Eduardo Galeano idazleak esan zuen bezala, jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”.

Esandako 24 elkarteren postuez gain, igande goizean zehar hainbat tailer eta ekitaldi ere izango dira azokan. Zarauzko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu azokara gerturatzea eta herrian lan egiten duten elkarte hauek ezagutzera.

Azokaren aurkezpenean Zarautzen presentzia handia daukan Nagusilan elkarteko kide bat izan da eta herrian egiten duten boluntariotza lanaren berri eman du. 28 urte daramatza Nagusilanek Zarautzen lanean, eta gaur egun 47 boluntariok osatzen dute herriko lan taldea eta bakardadean dauden adineko jendearekin lan egiten dute. Urtean zehar egiten dituzten eguneroko lanaren eta ekimen berezien bitartez, 60 pertsona ingururekin lan egiten dute.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010