Eduki publikatzailea
Atzealdea Bizikleta segurtasuna errespetatzeko deia
BIZIKLETAN BETE BEHARREKO BIDE-SEGURTASUN ARAUAK ERRESPETATZEKO DEIA EGIN DU UDALAK
2024/11/26
Astebete igaro da bide-segurtasuneko kanpaina abian jarri zenetik. Kanpaina honen helburua bizikletaz ibiltzean segurtasun-elementuak eramatearen garrantziaz eta, batez ere, argiak nahitaez erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea da. Lehen aste honetan egindako kontroletan, 400 erabiltzaile inguruk ez zeramaten argirik. Honez gain, beste arau-hauste mota batzuk ikusi dira, hala nola, kaskoa ez eramatea (16 urtetik beherakoen kasuan), espaloitik zirkulatzea edo bizikletatik ez jaistea Paxo azpi pasabidean.
“Bizikleten erabiltzaileek eraman behar dituzten segurtasun-neurriak eta bete behar dituzten arauak ez dira Zarauzko Udaltzaingoaren kapritxo bat, bizikleten erabiltzaileen eta gainerako bide publikoen erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko instituzionalki hartutako erabakiak dira eta, honenbestez, nahitanahiez bete beharreko arauak dira”, adierazi du Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) Hiri Segurtasuneko zinegotziak.
“Bete beharreko arau hauek askotan ahaztu egiten zaizkigu edo utzikeriagatik ez ditugu betetzen, baina beharrezkoa da gogoratzea hirian segurtasun-kaskoa derrigorrezkoa dela 16 urtetik beherako erabiltzaileentzat, ezinbestekoa dela argiak eramatea eta gomendagarria dela arropa islatzaileak eramatea. Telefono mugikorrak edo entzungailuak ezin dira erabili gidatzen goazen momentuan eta alkoholaren kontsumoa ez da bateragarria bizikletarekin. Azkenik, kontuan izan behar dugu ez dela espaloitik ibili behar, oinezkoen pasabideak oinez igaro behar direla eta lehentasuna, beti zaurgarriena den elementuak daukala beti, kasu honetan oinezkoak”, gehitu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.
Bide-segurtasuneko kanpainak beste astebetez jarraituko du bizikleta gidariak informatuz eta, ondoren, bizikleten zirkulazio-arauak hausten dituzten erabiltzaileei isunak jartzen hasi aurretik. Amaitu aurretik, esan beharra dago, nahiz eta bizikleta gidari askok bete beharreko neurriak ez dituzten betetzen, bizikleta-erabiltzaile asko zoriondu behar direla, segurtasun-arauak betetzen dituztelako eta bide publikoen erabiltzaile guztien arteko bizikidetza errazten dutelako.
Bizikletaren erabileraren txostena
Kanpaina honekin estuki erlazionaturik, Udalak jaso berri du Olatu Berdea Mobility enpresari eskaturiko Zarauzko bizikletaren erabileraren inguruko txostena. Bertan, beste datu askoren artean, udalerrian dauden guztizko bizikleten kopurua nabarmentzen da, 28.262 bizikleta.
Datu honek Zarautz (1,23 bizikleta/biztanle), garraio mota hau gehien erabiltzen den Europako hirien parean kokatzen du, hala nola, Amsterdam (0,97 biz./bizt.), Copenhague (0,84 biz./bizt.), Utrecht (1,44 biz./bizt.) edo Groningen (1,7 biz./bizt.).
"Txosten honek mugikortasunak eta bizikletaren munduak Zarautzen duten erronka handia berresten du, bai eta ’Mugikortasuna, Errespetua eta Bizikidetza’ bezalako kontzientziazio-proiektuen beharra", gaineratu du Basurkok.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010