Eduki publikatzailea
Atzealdea Birpartzelazio proiektua
Birpartzelazio proiektua
Informazio orokorra
- 2011ko apirilaren 7an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen behin betikoz onestea Zarautz Lur SA udal sozietate publikoak abiarazi duen 2-2 areako –OR ALDAPETA- birpartzelazio proiektuari. Zuzenbidean lizentziatua eta sozietatearen teknikoa den Iñaki Mendia jaunak sinatu duen proiektua da onartu dena (2011ko otsaileko dokumentua)
Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2011ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (85 zenbakia) argitara eman dira. - 2014ko abenduaren 12an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen behin betikoz onestea Zarautz Lur SA udal sozietate publikoak abiarazi duen 2-2 areako -OR Aldapeta- birpartzelazio proiektuaren aldaketari. Onartu dena da sozietatearen aholkulari juridikoa den Iñaki Mendia jaunak sinatu duen testu bategina (2014ko abenduko dokumentua)
Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2014ko abenduaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (243 zenbakia) argitara eman dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010