Eduki publikatzailea

Atzealdea Bilera Hezkuntza saila

Twitter

ZARAUZKO UDALAK JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREKIN LAN BILERA IZAN DU

2023/02/24

Aste honetan Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak lan bilera egin dute Udalak aurrera daramatzan hezkuntza proiektu berritzaileak partekatzeko. Honen harira, Xabier Txurruka alkateak eta Irune Urbieta (EAJ-PVN) Hezkuntza zinegotziak Jokin Bildarratz sailburuari eta Hezkuntza arloko sailburuordeei Zarauzko eskoletan sustatzen ari diren proiektuen berri eman diete.

Eguneko agendaren barruan, Monte Albertia Lanbide Heziketako Zentrora bisita egin dute, bertatik bertara Zarauzko hezkuntza zentro honetako instalakuntza eta proiektuak ezagutzeko.

Jardunaldiari amaiera emateko, Bildarratz sailburuak eta sailburuordeek Santa Klara komentua ezagutu dute; Xabier Txurruka alkatearen hitzetan “ezinbestekoa baita instituzio desberdinen arteko elkarlana, etorkizuneko Santa Klara zarauztar guztion zerbitzura jarriko den ekipamendu bizia, moderno eta irekia denon artean lor dezagun”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010