Eduki publikatzailea

Atzealdea Bide segurtasuna jarduketak herri sarreran

Twitter

ZARAUZKO EKIALDEKO SARRERAN BIDE-SEGURTASUNA AREAGOTZEKO JARDUKETAK GAUZATUKO DIRA ASTE HONETAN

2025/12/10

Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Zarauzko sarrera-irteeretan bide-segurtasuna areagotzeko hainbat jarduketa egiten ari da azkenaldian. Jarduketa honen baitan, hiru dira azterturiko arreta-gune nagusiak. Prozesu honen baitan, uda aurretik, lehen puntuan, N-634 errepideko mendebaldeko sarreran (Getaria bidean) margoketa lanak eta seinaletika berria ezartzeko lanak gauzatu ziren, gidarien arreta areagotzeko eta abiadura murrizteko, honela, inguruko bide-segurtasuna handituz.

Orain, bigarren arreta-gunea den N-634 errepideko ekialdeko sarreraren (Orio bidean) egokitzapenean gauzatuko dira lanak. Honela, aste honetan, eguraldiak baldintzatzen duen heinean, aurreko jarduketan egin zen moduan, pintaketa eta seinaletika berria ezarriko da herriko sarrera-irteera gune honetan, hala nola, bi erraien banalerroa indartuko da, haien ikuspena handitzeko eta “dragoi-hortzak” deituriko elementuak margotuko dira, bidea estutzeko efektua sortzen dutenak. Honekin batera guneko seinaleak berrikusi eta aldatuko dira, abiaduraren murrizketa sustatzeko.

Bi lehen gune hauetako jarduketak gauzatu ondoren, herriko hirugarren arreta-gunean zentratuko dira esfortzuak, GI-2633 errepidean, Meagako igoeran. Jarduketa hau aurreko biak baina konplexuagoa da eta Aldundia bertan egin daitezkeen esku-hartzeak aztertzen ari da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010