Eduki publikatzailea

Atzealdea Bi Harri 2026

Twitter

LARUNBAT HONETAN LEHIATUKO DA ZARAUZKO BI HARRI TXAPELKETA

2026/04/22

Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak sailak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Zarauzko Bi Harri Txapelketaren edizio berri bat jokatuko da larunbat honetan, apirilaren 25ean, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00tatik aurrera. Aurtengoan ere, emakume zein gizonezkoak ikusi ahal izango ditugu harri baldarrekin lehian. Emakumezkoen kasuan, aurtengoa iada seigarren edizioa izango da; ez da ahaztu behar, orain emakumezkoen harri baldarrak ugaritu badira ere, Zarauzko Bi Harri txapelketa dela emakumeek harri baldarrekin inoiz jokatutako lehen txapelketa. Gizonezkoen kasuan, aurtengoa hamargarren edizioa izango dugu, txapelketa honek harrijasotze egutegian bere lekua egin duenaren seinale.

 


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010