Eduki publikatzailea
Atzealdea Bertsolari Gazteen XLIX Lizardi Saria
ABUZTUAREN 28AN ETA 29 LEHIATUKO DIRA BERTSOLARI GAZTEEN XLIX. LIZARDI SARIAREN KANPORAKETAK


2025/08/22
Euskal Asteko egitarauaren baitan, Bertsolari Gazteen Lizardi Saria lehiatuko da. XLIX. edizio honen kanporaketak datorren ostegun eta ostiralean, abuztuaren 28an eta 29an, lehiatuko dira, Santa Klara komentuan.
Osteguneko kanporaketan honako bertsolariak izango dira: Maddi Agirre (Gasteiz), Amets Aizpurua (Getaria), Elixabet Etxandi (Izpura), Uxue Alkorta (Zarautz), Iker Ormazabal “Tturko” (Hernani), Beñat Astiz (Barañain), Danel Herrarte (Aramaio) eta Malen Altzuart (Erratzu).
Ostiralean lehiatuko direnak, aldiz, honakoak izango dira: Aimar Sorazu (Zarautz), Irati Alcantarilla (Urruña), Irune Basagoiti (Ermua), Igauri Lopetegi (Irun), Eli Zaldua (Gasteiz), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), Joanes Azpillaga (Azpeitia) eta Oibar Olano (Asteasu).
Bi kanporaketak Santa Klara komentuan ospatuko dira, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da bi kasuetan. Finala, aldiz, Modelo Aretoan lehiatuko da irailaren 5ean, 22:00etan. Finalerako gonbidapenak egunean bertan banatuko dira, Modelo Aretoko txarteldegian, 21:00etatik aurrera.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
