Eduki publikatzailea
Atzealdea Bertakoak 2024 aurkezpena
KULTURARTEKOTASUNA ETA GASTRONOMIA UZTARTUKO DITU BESTE BEHIN ‘BERTAKOAK’ EKIMENAK
2024/11/28
Datorren abenduaren 14an Bertakoak ekimenaren zortzigarren edizioa ospatuko da Zarautzen. Egun honetan, Zarauzko hainbat elkartetan herrira iritsitako hainbat bizilagunek euren jatorrizko herrialdetako gastronomiaz osaturiko bazkari eder bat dastatzeko aukera izango da. 2014an izan zen lehenengo edizioa eta, aldi hartan, 77 lagunek hartu zuten parte. Joan den urtean, aldiz, 300 pertsona izan ziren jarduera gastronomiko honetan parte hartu zutenak.
“Ekimen honek erakusten digu, bakoitzaren jatorriaz haratago, denak garela ‘bertakoak’”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Kulturartekotasuna eta elkar ezagutza sustatzen duen jarduera honen bitartez, gure herrira munduko hamaika tokitatik iritsitako zarauztarrak ezagutzeko eta haien kulturaren eta gastronomiaren berri izateko aukera paregabea da hau”.
Aurtengo edizioan 9 elkarte gastronomikok eta 9 sukaldarik parte hartuko dute:
• Alkartasuna Elkartea – Ukraina
• Arrano Elkartea – Senegal
• Batzokia – Honduras
• Galeperra Elkartea – Mexiko
• Itxas-Mendiko Elkartea – Argentina
• Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea – Nikaragua
• Ongi Etorri Elkartea - Guatemala
• Sociedad Carballeira – Txile
• Urpekoak Elkartea – Brasil
Bertakoak ekimeneko bazkariek 10 euroko prezioa izango dute eta izen ematea, abenduaren 11 baino lehen, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea, 33), telefonoz (943 005 127) edo emailez (immigrazioa@zarautz.eus) gauzatu beharko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010