Informazioa, arreta, aholkularitza...
Informazioa, arreta, aholkularitza...
Informazioa
Parekidetasun departamentuak honako gai hauei buruzko informazioa, aholkularitza eta kontsulta eskaintzen ditu:
- Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunari buruzko edozein gai.
- Sexu- eta genero-arrazoiengatiko diskriminazioarekin lotutako gaiak.
- Indarkeria sexista eta tratu txarrak.
Parekidetasun Departamentuaren helburua da emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren aldeko politikak bultzatzea, horrela bermatuko baitu aukera-berdintasunaren printzipioa pixkanaka-pixkanaka modu praktikoan eta eraginkorrean aplikatzea.
III Parekidetasun Planean eta Berdintasun Ordenantzan jasota daude Udalak garatu behar dituen berdintasun-politikak eta mainstreaming-a garatzeko ekintzak. Udal departamentu guztiek urtez urte gauzatu behar dituzten ekintza guztiak ere zehaztu dira bertan.
Zarauzko emakumeen eta, orokorrean, herritarren partaidetza bultzatzen eta sustatzen du Udalak gauzatzen dituen berdintasun-politiketan modu aktiboan esku hartzeko.
Bere helburu nagusienen artean hauek daude: indarkeria sexista prebenitzea, indarkeria jasan duten emakumeak ahalduntzea eta, indarkeria eta biktimei arreta hobea emateko ekimenak sustatzea eta antolatzea. Tratu txarrak eta indarkeria sexista jasaten dituzten emakumeei lagundu eta arreta emateko erakundeen arteko Jarduera-Protokoloa bultzatzen eta kudeatzen du.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010