Eduki publikatzailea
Atzealdea Belarri bero
“BELARRI BERO, BAI ESAN?” ANTZEZLANA IKUSGAI URRIAREN 21EAN MODELO ARETOAN


2022/10/13
Udaleko Parekidetasun departamentuak urriaren 21erako Belarri bero, bai esan? (Modelo Aretoa, 20:00) ikuskizuna antolatu du. Umorea eta sexualitatea ikuspegi feministatik lantzen ditu.
Antzezlanean zehar, Belarri Bero telefono linea erotikoak dituen diru arazoen ondorioz sorturiko egoera ezberdinak ikusarazten dira. Axunek, negozioaren nagusiak, isilpean darama afera Ines, Garazi eta Eider langileei ezer kontatu gabe. Halere, lehenago edo beranduago, mahaiaren bueltan bildu eta aurre egin beharko diote errealitateari.
Lau emakume maldan behera doan enpresa batean lanean, gai tabuen inguruan eta umoretik hitz egiten da. Istorioak pertsonaia bakoitzaren bizitza ezagutu eta egunerokoak sortzen dizkien gorabeheretan murgiltzeko aukera emango du.
Sarrerak jada eskuragai daude 6 euroan Modelo Aretoko txarteldegian edota Kutxabanken sarrera plataforman.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010