Eduki publikatzailea

Atzealdea Basarri 40 edizioa

Twitter

MARTXAN DA BASARRI BERTSOPAPER LEHIAKETAREN 40. EDIZIOA

2024/05/02

Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan, eta arrazoibide horretatik,  Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen jarraitzen du Zarauzko Udalak, haiek hasitako ahozko zein paperezko kultur emariari bide egin nahian. 40. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ditu ardatz: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.

Basarri Bertsopaper lehiaketak herritarren sormenerako gogoaz eta lanerako asmoaz baliatu nahi du, euskal literaturak behar duen laguntzean eta elkartasunean bere ekarpena egiteko.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Sari bakarra egongo da 1.800 eurokoa, eta epaimahaian Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain egongo dira. Lanak aurkezteko epea bihar, maiatzaren 3an, irekiko da, eta bertsoak ekainaren 21era arte aurkez daitezke, kultura@zarautz.eus​​​​​​​ helbidearen bidez. Sari banaketa uztailean izango da, bertso astearen baitan.

Xehetasun guztiak deialdiaren oinarrietan aurki daitezke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010