Eduki publikatzailea

Atzealdea Basarri 38

Twitter

ABIAN DA BASARRI BERTSOPAPER SARIAREN 38. EDIZIOA

2022/04/27

Jada martxan da aurtengo Basarri bertsopaper saria. 1985ean eman zitzaion hasiera euskara eta bertsogintza sustatzeko sari honi eta, aurtengoan, sariketaren 38. edizioa lehiatuko da.

Joan den urtean, Ekaitz Goikoetxea beasaindarra izan zen saritua bere “Mingarri den bitartean” bertso sortarekin.

Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

•    Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
•    Gaia librea izango da.
•    Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.
•    Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.
•    Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Lanak bidaltzeko epea 2022ko ekainaren 20a bitartean egongo da zabalik eta garailea uztailaren 1ean jakinaraziko da. Garaileak, 1.530 euro garbi jasoko ditu eta sari banaketa uztaileko Bertso Astean egingo da.

Hiru lagunek osatuko dute Basarri bertsopaper sariaren. 38. edizioko epaimahaia: Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz. Informazio gehiago, kultura@zarautz.eus eta  943 00 51 20 telefono zenbakian.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010