Eduki publikatzailea
Atzealdea Barren Plazako lorategia
LOREZAINTZA LANAK AMAITUTA, PREST DAGO BARREN PLAZAKO LORATEGI BERRIA


2025/03/07
Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzuak Barren Plazako lorategi berriak izango dituen landareak landatzen jardun dira aste honetan zehar. Honela, amaitutzat ematen dira plaza honen erdialdean jarri den berdegune berriaren lanak.
Corten altzairuz inguratuta, lorategi berrian hainbat espezietako landare apaingarriak daude. Horretarako, baldintza guztietara egokitzen diren eta ur askorik behar ez duten landareak aukeratu dira.
Beste espezie batzuen artean, 11 palmondo nano (Chamaerops humilis) eta 2 zika (Cycas revoluta) landatu dira lorategian eta, konposizioa osatzeko, Zeelanda Berriko Lino (Phornium), Muhlenbergia capillaris eta Carex testacea espezieetako zenbait ale erabili dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010