Eduki publikatzailea

Atzealdea Barandak berritzeko lizitazioa

Twitter

UDALAK ‘ZARAUTZ MODELO’ BARANDA BERRITZEKO OBREN ESLEIPENA MARTXAN JARRI DU

2024/01/05

Zarauzko Udalak Daniel Barroso Peña Arkitekto teknikoak idatzitako “‘Zarautz Modelo’ baranda berritzeko proiektuan” jasotako obren lizitazioa prozesua abiarazi du. Lote berean baranda berriak jartzea, pinturak berritzeko lanak egitea eta korrosioaren aurkako estaldurak aplikatzea aurreikusten da eta lan horien guztien oinarrizko aurrekontua 484.420,44 eurokoa (BEZ barne) izango da.

Obra eta Zerbitzuen zinegotzi arduradunak, Iban San Martinek (EAJ-PNV), zehaztu duenez, “eraberritze lanak malekoian eta Getaria bideko pasealekuan hasiko dira, baranda berriak jarrita, kresalak gehien zigortutako guneak baitira eta horiek berritzea lehentasuna delako. Zehazki, zati hauetan kokatuko dira baranda berriak: Borghetto, Lizardi kalea, Duke Enea, Munoa eta moila inguruan (Getaria bidea). Era berean, Musika Plazako, Lege Zaharren Enparantzako, Santa Klarako (trenbide aldea), Bizkaia kaleko (trenbide azpiko pasabidea) eta Zelai azpibideko barandak margotuko dira”.

Lizitaziorako proposamenak bidaltzeko epea gaur, urtarrilak 5, zabaldu da eta 26 egun naturaleko tartea izango da proposamenak aurkezteko. Esleipena ebatzi ondoren, obrek zazpi hilabeteko exekuzio epea izango dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010