Eduki publikatzailea
Atzealdea

Balkoiak parte-hartzea

Twitter

UDALAK PARTE-HARTZE PROZESU BAT IREKI DU ETXEBIZITZETAN BALKOIAK ERAIKITZEA AHALBIDETUKO DUEN ORDENANTZA ALDATZEKO

2021/06/10

Pandemiaren ondorioz jasandako konfinamendu-egoerak agerian utzi du etxebizitzetan balkoiak eta terrazak izatearen garrantzia. Azken urte honetan, Zarauzko Udalak herritarren hainbat kontsulta eta eskaera jaso ditu balkoiak eta terrazak ez dituzten eraikinetan egokitzeko aukerari buruz.

"Balkoi edo terraza berriak eraikitzeak eraikinen azalera eraikia handitzea dakar, eta Plan Orokorrean jasotako indarreko hirigintza-ordenantzek ez dute baimentzen jada eraikita dauden eraikinetan honelako aldaketak egitea. Indarrean dagoen 2008ko plan orokorra idazterakoan, ez zen aurreikusi balkoiek gaur egun izango zuten garrantzia. Lehen sumatu ez ziren beharrak agerian utzi ditu COVID19k" azpimarratu du Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV).

Hori dela eta, Zarauzko Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko eta, ondoren, ordenantzaren aldaketarekin etxebizitzen kanpoaldeko espazioak hauek gaitzeko.

"Konfinamenduaren ondoren, Zarauztar batzuk Udalera jo zuten aukera hau aztertzeko eskatuz. Ildo horretan, partaidetza-prozesu hau abian jartzen dugu, interesa duenak, bere kezkak, ideiak... ager ditzan, eta horiek baloratuko ditugu aukera hori ahalbidetuko duen Plan Orokorraren Ordenantza aldatzeari ekiteko" adierazi du alkateak. "Eraikita dauden, eta balkoirik ez daukaten, etxebizitzek balkoia izatea ahalbidetu nahi dugu".

Honela, ohar honi erantsitako artxiboan Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Berezian (1-1 area) eta Hiriguneko Zabalgunearen Hiri Berrikuntzako Plan Berezian gai honen inguruan dauden artikuluak kontsulta daitezke.

Herritarrek parte hartzeko epea datorren uztailaren 9ra arte egongo da zabalik, eta zarauztarrek posta elektronikoz egin ahal izango dituzte ekarpenak, hirigintza@zarautz.eus helbidera mezu bat bidalita.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010