Eduki publikatzailea
Atzealdea Balkoiak behin behineko onespena
UDALAK HASIERAKO ONESPENA EMAN DIO BALKOIAK ERAIKITZEKO ERRAZTASUNAK EMATEKO ORDENANTZAREN ALDAKETARI


2022/03/03
Zarauzko Udalak, otsailean ospatutako ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion bizitegi-erabilerako eraikinetan, balkoiak eraikitzeko erraztasunak emateko asmoarekin, Udaleko Hirigintza eta Ingurumen departamentuek sustaturiko Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketari. Proposamenak EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeen babesa izan zuen eta Podemos-EQUO-Berdeak taldearen abstentzioa.
Araudiaren aldaketa honek baimena emango die balkoi, terraza edo hegal irekiak eraikitzeko gaur egun mota honetako gehigarriak ez dituzten, edota txikiak dituzten, etxebizitzei.
“Pandemiaren ondorioz bizi izan dugun konfinamenduak begi bistan utzi du balkoi eta terrazen berebiziko garrantzia. 2020ean eta 2021ean gai honen inguruan hainbat eskaera izan ditugu Udalean eta aldaketak berebiziko garrantzia duela uste dugu herritarren ongizaterako”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.
2016an jada esparru honetan aurrera pausuak eman ziren eraikuntza berriko Babes Ofizialeko Etxebizitzetako eta Etxebizitza tasatuetako balkoi eta terrazen azalera konputagarria izan ez zedin, honela, era honetako eraikinetan hain onuragarriak diren elementu hauen gehikuntza sustatzeko. Neurri honek ekarri duen aldaketa jada ikus daiteke Zarautzen, amaitu berri diren Aldapetako eta eraikitzen ari diren Salberdineko Babes Ofizialeko Etxebizitzek dauzkaten balkoi eta terrazetan.
Orain, araudi aldaketa berri honek, aurrez eraikita dauden etxebizitzetan era honetako irekierak gehitzeko aukera emango du. Eraikitzen direnean, gainera, balkoi eta terraza hauen azalera ez da konputagarria izango. Hasierako onespenaren testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen den momentuan, alegazio fasea irekiko da eta honen ondoren emango zaio behin betiko onespena testu berriari.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010