Eduki publikatzailea
Atzealdea azterketak Zinema Pilotalekuan
AZTERKETAK EGITEKO ZINEMA PILOTALEKUA EGOKITU DU UDALAK

2020/11/12
COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, kutsadurak saihesteko, ikasleek azterketak egiteko Zinema Pilotalekua egokitu du Zarauzko Udalak.
Era honetan, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleek hiru hilabete honetako azterketak bertan egiten hasi dira jada.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan: “Herriko ikastetxe guztiekin harremanetan aritu gara ikasturte hasieratik. Beraien eskaerak entzun ditugu eta hainbat aukera eskaini dizkiegu. Horietako bat izan da, Oteitza Lizeoko zuzendariak azterketa garairako zuen espazio arazoari irtenbidea bilatzea. Zinema Pilotalekuan Udalak mahaiak eta aulkiak jarri ditu jarduera honetarako. Gazteen segurtasuna bermatu behar dugu eta segurtasun distantzia mantentzeko oso leku aproposa iruditzen zaigu”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010