Eduki publikatzailea

Atzealdea Aztarnak dokumentala

Twitter

AZTARNAK DOKUMENTALA IKUSGAI IGANDE HONETAN MODELO ARETOAN

2022/03/09

Igande honetan, martxoaren 13an, Aztarnak dokumentala ikusteko aukera izango da Modelo Aretoan goizeko 11:30etan. Ikustaldiaren ondoren, solasaldi bat izango da ikusitakoaren inguruan hausnarketa egiteko.

Maru Solares zinemagileak zuzendutako luzemetraia honek pasa den urteko Donostiako Zinemaldiaren Ikusmira sekzioa itxi zuen. Dokumental honek haur baten jaiotza eta haurtzaroko lehen urteetan bizitakoak pertsona batengan uzten dituen aztarnak aztertzen saiatzen da egilearen ikuspuntu pertsonala eta arloko profesionalen ikuspuntuak uztartuz.

Azterketa honetan erantzunak topatzeko, gai honetan espezializatutako profesional ezberdinen aportazioak jaso dira, besteak beste: Ramon Mauduit (psikologoa), Cristina Aznar (ginekologoa), Ibone Olza (psikiatra perinatala), Michel Odent (obstetra), Laura Gutman (amatasun gaietan aditua)…

Dokumentala ikusi ostean solasaldia egongo da gaiaren inguruan gehiago sakontzeko. Bertan Ramon Mauduit psikologoa, Maider Leunda pediatra eta Julene Armendariz terapeuta perinatala izango dira solasean.

Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte, eta dokumentalaren emanaldia zein solasaldia elebitan egingo da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010