Eduki publikatzailea

Atzealdea Auzoz Auzo Mitxelea Zelai Ondo

Twitter

AUZOZ AUZO PROGRAMAK MITXELENAN ETA ZELAI ONDON IZANGO DU JARRAIPENA

2023/11/03

Duela hilabete inguru, Auzoz Auzo programari hasiera eman zion Udalak. Ekimen honen bitartez, Zarautz osoan zehar, auzo bakoitzak dituen mantenu behar zehatzak aztertu eta gauzatzen dituzte Udal Brigadak, Lorezaintza zerbitzuak eta Kale Garbiketa zerbitzuak.

Itxasmendin eman zitzaion hasiera auzoz-auzokoari joan den hilean. Bertan, garbiketa zerbitzu berezia martxan jarri zen, egunerokoaz gain, garbiketa sakona egiteko beharra zuten hainbat puntutan. Honez gain, Udal brigadak Pagoeta parkearen inguruko 24 eserleku berritu zituen eta auzoko hainbat zoladura eta zintarrietan konponketak egin ziren. Lorezaintza zerbitzuak ere lanketa berezia egin zuen egunetan zehar Itxasmendiko lorategi eta jardinen zainketan.

Orain, programa honi jarraipena emanez, Mitxelena eta Zelai Ondoren txanda iritsi da. Herrilan departamentua osatzen duten sail eta zerbitzu desberdinetako arduradunak joan den hilean aztertu zituzten bi guneetako beharrak eta datorren astean emango diote hasiera mantenu lan hauei. Hemen ere, besteen artean, zoladurak errepasatu eta konponduko dira, hiri-altzariak errepasatu eta azpiegiturak konponduko dira (arketa-tapak…).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010