Eduki publikatzailea
Atzealdea Auzoz auzo Ixpila
UDALAK AUZOZ-AUZO EKIMENAREN EDIZIO BERRI BAT ABIAN JARRI DU


2026/03/11
Zarauzko Udalak Auzoz Auzo ekimena berrabiarazi du. Programa honen baitan, Udaleko Herrilan departamentuak biltzen dituen arlo eta zerbitzuak Zarauzko auzoetan zehar ibiliko dira, bakoitzak bertan egin ditzakeen mantenu eta garbiketa beharrak aztertzen.
Hain zuzen ere, Udal Brigada, Lorezaintza zerbitzua eta Kale Garbiketa zerbitzua izango dira auzoetan zehar ibiliko direnak, bakoitzak bertan egin beharrekoak aztertuz.
“Auzoz Auzo programaren lan egiteko moduak herriko auzo desberdinek izan ditzazketen berezitasunetara hobeto egokitzeko aukera ematen digu, bertan egiten diren ohiko behar eta mantenu lanez gain, gehiago zehazteko”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Zerbitzuetako arduradun eta Udal langileak jada gauzatu dute hilabete honetan zehar lehen bisita Ixpila plaza ingurura, eta aste honetan bertan abiatu dira bertan azterturikoak lantzen.
Bertan egingo diren lanen artean Udaleko garbiketa zerbitzuek euren hidrogarbitzailearekin garbiketa sakonagoak gauzatuko dituzte, inguruko bankuak margotu eta espaloien beheratzeak egingo dira.
Behin auzo honetan egin beharreko lanak amaiturikoan, Zarauzko gainontzeko auzoetan zehar jarraituko du ekimen honek gune bakoitzeko beharrak aztertzen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
