Eduki publikatzailea
ZARAUZKO UDALAK AUZOZ AUZO EKIMENA ABIARAZI DU
2023/09/22
Zarauzko Udalak Auzoz Auzo ekimena berrabiarazi du. Programa honen baitan, Udaleko Herrilan departamentuak biltzen dituen arlo eta zerbitzuak Zarauzko auzo guztietan zehar ibiliko dira, bakoitzak bertan egin ditzakeen mantenu eta garbiketa beharrak aztertzen.
Hain zuzen ere, Udal Brigada, Lorezaintza zerbitzua eta Kale Garbiketa zerbitzua izango dira auzoetan zehar ibiliko direnak, bakoitzak bertan egin beharrekoak aztertuz.
“Lan egiteko era honek auzo bakoitzak izan ditzakeen beharretara hobeto moldatzeko aukera ematen digu, auzo bakoitzaren ezaugarrietara egokituz”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Nahiz eta zerbitzu hauek herri guztian zehar emateko diseinatzen diren, auzo bakoitzeko xehetasunetara iristeko aukera ematen digu auzoz auzo programak”.
Zerbitzuetako arduradun eta Udal langileak jada gauzatu dute hilabete honetan zehar lehen bisita Itxasmendi auzora, eta datorren astean abiatuko dira bertan azterturikoak lantzen.
Alde batetik, auzoko zoladura eta zintarrietan konponketa lanak egingo dira behar diren guneetan eta bestetik, Pagoeta parkearen inguruan dauden 24 eserlekuak berrituko dira. Honez gain, lorezaintza eta kale garbiketa zerbitzuek ere eskuhartze bereziak egingo dituzte auzo honetako kale eta jardinetan.
Behin auzo honetan egin beharreko lanak amaiturikoan, Zarauzko gainontzeko auzoetan zehar jarraituko du ekimen honek gune bakoitzeko beharrak aztertzen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010