Eduki publikatzailea

Atzealdea Autobus hibrido berria

Twitter

ZARAUZKO UDALAK AUTOBUS HIBRIDO BERRI BAT GEHITU DU HIRIBUSAREN FLOTARA

2023/11/10

Zarauzko Udalak propultsio hibridoko autobus berri bat gehitu Hiribusaren zerbitzura. Horrela, azken autobus horrek bat egiten du egungo hiru autobusekin, garraio publikoaren zerbitzua indartzeko: "Badakigu azken hilabeteotan autobusen matxurek zerbitzua kaltetu dutela. Gaur egungo ibilgailuek kilometro asko dituzte eta matxuratzeko joera dute", azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. "Horregatik, lizitazio berriko autobusak iristen diren bitartean, autobus hibrido berri hau gehitzea erabaki dugu, hiriko zerbitzua normaltasunera itzul dadin".

Autobus berriak 10,6 metroko luzera dauka, eta bi ate ditu bidaiariak sartzeko eta irteteko. Gaur egungoak baino ibilgailu irisgarriagoa eta edukiera handiagokoa da, eta gurpil-aulkietarako edo haur-orgatxoetarako egokitutako bi gune ditu. Propultsioari dagokionez, 250 CV-ko potentzia du, ohiko errekuntza-motorraren eta motor elektrikoen artean konbinatuta.

Autobus hibrido berri honek 279.000 euroko kostua izan du (BEZik gabe), eta aste honetan bertan gehitu da zeritzura. Autobus berriak linea desberdinetan txandakatuko du zerbitzua, erabiltzaile guztiek gozatu ahal izan dezaten. Lizitazio berriko autobus elektrikoak iristen direnean, hibrido horrek zerbitzuan jarraituko du, berriei laguntzeko

Autobus elektrikoak

Laster ebatziko da Zarauzko Udalak hiru autobus elektriko berri eskuratzeko abian duen lizitazioa. Autobus horiek, duela gutxi erositakoarekin batera, Hiribusaren ECO flota osatuko dute datozen urteetarako. Lizitazioaren gehienezko aurrekontua 1.730.000 eurokoa da (BEZik gabe), eta, hiru autobusez gain, kotxetegietan kargatzeko postuak ere jarriko dira. Inbertsio horretarako, Udalak 934.400 euroko laguntza lortu du Next Generation europar funtsetatik.

"Gaur egun, mota horretako ibilgailuen eskari handia dela eta, autobus elektrikoak entregatzeko epeak urtetik oso gora daude. Horregatik, epeak laburtzeko asmoz, ibilgailuak entregatzeko epeei lizitazioan garrantzia ematea erabaki dugu", gehitu du Basurkok.

Bestalde, autobusen erosketa ebatzi ondoren, Zarauzko Hiribusaren zerbitzuaren kudeaketa lizitaziora aterako da. Esleipen horrek datozen urteetan zerbitzu hori kudeatuko duen enpresa izendatuko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010