Eduki publikatzailea
AURTEN ASTE NAGUSIRIK EGONGO EZ DELA GOGORARAZI DU ZARAUZKO UDALAK
2020/08/12
COVID-19ren pandemia dela eta, azken hilabeteetan hartutako neurrien artean, Zarauzko Udaleko Udal Gobernuak abuztuaren erdialdean ospatzen den "Aste Nagusiko" ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki zuen.
Bizi dugun egoera delikatuaren aurrean eta Osasun Publikoaren jarraibideak kontuan hartuta, pilaketak eta arrisku-egoerak saihesteko, aurten ez da kontzerturik, berbenarik, su artifizialik, erraldoirik ezta buruhandirik izango Zarauzko kaleetan.
Hilaren 14ko Salbe tradizionalaz eta Ama Birjinaren omenezko Meza Nagusiaz gain, hilaren 15ean, profesionalen arteko pilota partida programatuak daude, hilaren 14an eta 16an Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko direnak, bai eta traineru estropadak ere: Zarauzko XLII. Ikurriña, gizonezkoetan, eta Zarauzko XII. Ikurriña, emakumezkoetan. Larunbatean, hilaren 15ean, 17:40etatik aurrera eta igandean 11:30ean. Traineruen estropadak zuzenean jarraitu ahal izango dira Euskal Telebistaren bitartez, Zarautz- Getaria oinezkoen pasealekua segurtasunagatik itxita egongo baita.
Zarauzko Udalak herritarrei higiene neurriak areagotzeko eta urruntze sozialari eusteko gogorarazten die. Era berean, gogorarazi nahi da maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010