Eduki publikatzailea

Aurrez aurreko HAZ etenda

Twitter

AURREZ AURREKO HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA, ALDI BATERAKO ETEN DA

2020/03/16

Koronabirusari (COVID-19) pixkanaka modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien barruan, eta osasun agintaritza eta Gobernuaren gomendio eta neurriekin bat eginik, Zarauzko Udalak erabaki du:


Aurrez aurreko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) aldi baterako bertan behera geratuko da, eta telefono bidezko arreta (943 005100) eta telematikoa (haz@zarautz.eus) indartuko dira.


Neurri horren bidez, edozein infekzio foku saihestu nahi da, eta zerbitzuko udal-langileak babestu, dekretuz arautuak dauden nahitaezko joan-etorriak eta kudeaketak bakarrik egiteko gogoraraziz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010