Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurrekontu prozesua

Twitter

AURREKONTUEN LANKETAN ZARAUZTARREN PARTE-HARTZEA, ESKERTZEKOA

2022/10/14

Duela hilabete eman zitzaion hasiera Zarauzko 2023ko Aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesuari eta, tarte honetan, zarauztarrek euren iritziak eta ekarpenak egiteko hainbat modu izan dituzte. Alde batetik, bi urteren ondoren, auzoz-auzoko bilerak berreskuratu dira eta, herriko gune desberdinetan egin diren zazpi bileretan zehar, herritarrek hainbat ekarpen/eskaera egin dituzte euren auzoetarako zein Zarautzentzako nahiko lituzketen inbertsioen inguruan.

Beste behin, bilera hauek arrakasta handia izan dute, bai parte-hartzearen aldetik, bai eta jasotako ekarpenen aldetik. “Azken bi urteko etenaldiaren ondoren, auzoz-auzoko bilerak berreskuratu ditugu. Herritarrekin harreman zuzena izateak, entzute prozesuaren kalitatea handitzen du. Asko eta asko izan dira egindako bileretara gerturatu eta euren kezkak eta ekarpenak aurkeztu dituzten bizilagunak”, azaldu du Jesus Arana (EAJ-PNV) Partaidetza zinegotziak. “Jasotako eskaerak batzuk, azterketa tekniko-ekonomikoa egin ondoren, 2023ko aurrekontuetan sartzeko aukera izango dugu eta, beste batzuk, txikiagoak izanik, horrelako eskuhartzeak egiteko urtero aurreikusten diren partidetan barneratuko dira”.

Aurrez aurreko bilera hauez gain, zarauztarrek euren ekarpenak egiteko aukera izan dute Internet bidez zarautz.eus webgunean, partaidetza@zarautz.eus helbidean, edota herrian zehar jarri diren postontzien bitartez. Hiru metodo hauen bitartez, hainbat proposamen jaso dira eta bileretan jasotakoekin bezala, banan-banan aztertuko dira 2023ko aurrekontuetan gehitzeko aukera izan dezaten

Behin herritarren ekarpena jasota, orain Udalari dagokio aurrekontuak zehaztea. Horretarako, urtea amaitu bitartean, dokumentu honek Udalbatzaren onespena jaso beharko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010