Eduki publikatzailea
Atzealdea Aurkezpen saioa
HERRITARREI BIDERATUTAKO SAIO IREKIA EGINGO DA OSTEGUNEAN PLENO ARETOAN


2021/10/20
Zarauzko Udalak Zarautz 2030 Plan Estrategikoa jarri du abian. Hiru ardatz nagusik sostengatzen dute plana: lan teknikoak, parte hartzeak eta komunikazioak. Une honetan, Zarautz 2030 Plan Estrategikoa hasierako fasean barneratuta dago bete betean: hausnarketa prozesu parte hartzailean.
Horren harira, datorren ostegunean, urriaren 21ean, 18:30ean herritarrei bideratutako lehen saioa egingo da Pleno Aretoan. Informazio saioan bi eratara parte hartu ahal izango da: aurrez aurre eta online.
Saio horretan ondorengo galderei emango zaie erantzuna: Zer da 2030 Agenda? Zeintzuk dira Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)? Nola eragiten digu? Zerbait egin dezaket nik horietan eragiteko?
Eragileen iritzia eta ekarpenak jasotzeko ezinbestekoa da 2030 Agenda eta honek zehazten dituen 17+1 Garapen Jasangarrirako Helburuen testuingurua ezagutzea.
Eguna: 2021/10/21
Lekua: Bi aukera:
- Zarauzko Udaleko pleno aretoan, aurrez aurre (aforoa osatu arte).
- Telematikoki
Ordua:
- 18:30-19:20 (euskara) www.zarautz.eus/eu/2030aurkezpena
- 19:30-20:20 (gaztelania) www.zarautz.eus/es/presentacion2030
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010