Eduki publikatzailea

Atzerritartasuneko tramiteak hitzaldia online

Twitter

“ATZERRITARTASUNEKO TRAMITEAK” HITZALDIA ONLINE, ABENDUAREN 16EAN

2020/12/03

Zarauzko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du. Hitzaldian abokatu aditu batek atzerritartasun arloko tramiteak nola egin azalduko du eta horri buruzko galderak erantzun.

Batez ere, paperak nola lortu, mantendu eta familia berriz batzeko prozedura jakinaraziko da..

Hitzaldia doakoa da eta gaztelaniaz izango da abenduaren 16ean, 18:00etan.

Hitzaldia ONLINE izango da eta aurretik izena eman behar da.

Izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzutara deitu 943005127 edo mezu bat bidali behar da ondorengo helbide elektronikora:  msarasua@zarautz.eus

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010