Eduki publikatzailea

Atzealdea Atzerritartasuna hitzaldia

Twitter

ATZERRITARTASUNAREN INGURUKO TRAMITEAK NOLA EGIN AZALTZEKO SAIOA

2023/12/05

Zarauzko Udalak Eusko Juarlaritzarekin elkarlanean atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du. Hitzaldian abokatu aditu batek atzerritartasun arloko tramiteak nola egin azalduko du eta horri sortu litezkeen galderak erantzun.

Batez ere, paperak lortzeko eta mantentzeko egin beharreko tramiteak izango dira ardatz nagusia, bai eta familia berriz batzeko prozedura.

Hitzaldia abenduaren 12an, asteartean, izango da, 18:30ean Antoniano Aretoan. Hitzaldia doakoa da eta gaztelaniaz izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010