Maiatzaren 20an atzerritartasunari buruzko araudi berria sartuko da indarrean, eta Zarauzko Udalak informazio-hitzaldi bat antolatu du araudi horren berritasunak ezagutu eta horrek atzerritarren erregularizazioari nola eragiten dion jakiteko. Bertan, gaian aditua den abokatu batek atzerritartasun araudi berriaren alderdi praktikoei buruz hitz egingo digu.
Hitzaldia doakoa da eta gaztelaniaz izango da.
Hitzaldia maiatzaren 15ean izango da (osteguna) 18:00etan Antoniano aretoan (San Frantzisko kalea z/g).