Eduki publikatzailea
Atzealdea

Atsegin Txokoa Bizipen Proiektua

Twitter

ATSEGIN TXOKOA BIZIPEN PROIEKTUA LUDOTXO LUDOTEKAN 4-8 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKO

2021/04/20

Apirilaren 23an hasita, datozen lau ostiraletan Atsegin Txokoa Bizipen proiektua gauzatuko da Ludotxo Ludotekan. Saio hauek 4-8 bitarteko haurrentzat zuzenduak daude eta bertan, barre egin, antzeztu, jolastu, arnasa hartu, erlaxatu eta dantza bezalako ekintzak egingo dira.

Proiektu honek aforo mugatua izango du, 10 pertsonakoa, beraz, Ludotekan izena eman beharko da bertan parte hartu ahal izateko.

Jardunaldi hauek Hezkuntza Ber2k, Kabia Elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatzen ditu. Informazio gehiago Ludotxo Ludotekan (Iturribidea 24-26), telefonoz (660685001 – 602216862) edo e-mail bidez (zarauzkoludoteka@gmail.com).

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010