Eduki publikatzailea

Atzealdea Asti komun autogarbigarria

Twitter

ASTIKOA MARTXAN JARRITA, 19 KOMUN PUBLIKO AUTOGARBIGARRI DITU ZARAUTZEK

2023/08/18

Astin jada martxan da kirol gunearen sarreran jarritako komun publikoa. Honekin, 19 dira guztira Zarauzko udalak sustaturiko komun autogarbigarriak. “Udaletik herritarren eskura jartzen ditugun zerbitzuen zabalkuntza eta hobekuntza sustatu nahi dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak.

Komun autogarbigarri hauen instalakuntzan Zarauzko Udalak egin duen azken inbertsioa 762.862,92 eurokoa (BEZ barne) izan da. Alde batetik, komun hauek ahalbidetzeko obra zibila Construcciones Mariezcurrena SL. enpresak burutu du 351.292,69 euroan (BEZ barne) eta, bestetik, komun hauen instalakuntza eta mantenua Aseos Públicos Ibéricos SL. enpresari esleitu zaio 411.570,23 euroan (BEZ barne). “Komun berrien instalakuntzaz eta mantenuaz gain, esleipen honen baitan, aurrez herrian zeuden komunen mantenua ere gehitzen da”, gehitu du San Martinek.

Hauek dira komun autogarbigarri berriak kokatu diren guneak:

•    Lapurdi kalea, haur jolas parkearen ondoan
•    Herrikosoro, Frantzesbidea zubi ondoan
•    Itxasmendi, kirol gunearen ondoan
•    Higer kalea
•    Mitxelena kalea, Hegoalde kalearen parean
•    Iñurritzako parkea
•    Malekoian, Skate Park-aren parean
•    Asti, aisialdi gunean.
•    Astazubi plaza.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010