Eduki publikatzailea

Atzealdea Asti kantinaren obrak

Twitter

HASI DIRA ASTIKO KANTINA BERRIA ERAIKITZEKO LANAK

2023/12/15

Martxan dira Astiko aisia guneko kantina berria eraikitzeko lanak. Lan hauen baitan, eraikinaz gain, instalakuntzaren hornidura eta saneamendu sarearen doikuntza eta inguruko urbanizazio lanak ere garatuko dira.

“Azken urte hauetan, Udal Gobernu honen nahia izan da, Astiko kirol instalakuntzen zabaltzeaz gain, garai batean bertan zegoen aisia gunea berreskuratzea”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Egunero ehundaka zarauztar zein inguruko biztanle gerturatzen dira Astira kirola egitera, paseatzera edota denbora libreaz gozatzera, eta hauei zein gerora etorriko direnei zerbitzua emateko garrantzitsua izango da kantina hau”.

Behin esleipen prozesua amaituta JAIZUBIA OBRAS Y SERVICIOS S.L. enpresak gauzatuko ditu lanak 918.679,22 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin. Lanak jada hasi dira eta datorren urtean amaituko dira.

Kantina berria ingurunearekiko errespetuz integratuko da eta, batez ere, egurra bezalako material jasangarriak erabiliko dira eraikuntzan. Kantinaz gain, aisia gunean ere hobekuntzak egingo dira, besteak beste, inguruko merenderoko mahai eta eserlekuak berrituko dira eta bertako parrilak ere txukunduko dira. Honekin batera, aisia gune honetan jolas parke bat ere jarriko da, haurrak bertan jolasteko aukera izan dezaten.

Bide luzea

Zarauztarrek urte luzez egon dira Astiko aisia guneaz gozatu ezinik. 2015. urteaz geroztik itxita dago gune hau. “2014. urtean Bilduren Udal Gobernuak 25 urterako esleitu zituen Astiko kantinaren berrikuntza lanak eta kudeaketa. Esleipen horretan, lizitazioaren oinarriak betetzen ez zituen kontratu bat esleitu zuen, garai hartan Zarauzko Udalean zegoen Partido Popularreko zinegotziaren babesarekin”, gogoratu du San Martinek. “Udal Gobernura iritsi ginen momentuan, Plan Orokorra betetzen ez zuen esleipen horren aurka egin genuen eta Justiziak arrazoia eman dio Zarauzko Udalari urte hauetan guztietan izan diren prozesu judizialetan”.

Behin kasu hau argituta, Udalak martxan jarri du aisia gune berriaren eraikuntza eta amaitu aurretik zerbitzu honen kudeaketaren emakida ere abian jarriko du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010