Eduki publikatzailea
Atzealdea Asti kantina emakida
ASTIKO KANTINAREN USTIAKETA ESLEITZEKO LEHIAKETA ABIAN JARRI DU ZARAUZKO UDALAK
2024/11/22
Dagoeneko amaitu dira Astiko kantinaren eraikuntza lanak. Udatik hona, Astiko aisia gunean kokaturiko kantina berriaren eraikuntzaz gain, lokalaren hornikuntza eta saneamendu sarearen doikuntza eta inguruko urbanizazio lanak egin dira eta behin prest dagoela, espazio hau zarauztarren gozamenerako prest izateko beharrezkoak diren pausuak ematen jarraituz, Zarauzko Udalak kantina esleitzeko emakida abiatu du.
Emakida honen baitan, kantina bezala erabiliko den 440,22 m2-ko lokalaren ustiaketa esleituko da, prozesu administratibo bitartez. Barra gunea eta barruko bi jangelez (67,74 m2 eta 46,33 m2) gain, 34,93 m2 eta 42,38 m2-ko bi terraza gune izango ditu kantinak.
Esleipenaren epea 8 urtekoa izatea erabaki da, negozioa martxan jartzeko esleipendunak egin beharko duen inbertsioa (sukaldearen muntaketa, hozkailuak…) berreskuratzeko denbora emateko. Lizitaziorako gutxieneko kanona 12.000 euro urteko izango da eta lizitatzaileek gorantz hobetu ahal izango dute.
“Urte luzez itxaron behar izan dugu Astiko kantina berriz martxan ikusteko eta jada gertu daukagu denok udal azpiegitura honetaz gozatzeko aukera izango dugun eguna”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Obra nagusia amaituta dago eta emakida esleitu eta esleipendunak lokala prest jartzea besterik ez da geratzen irekitzeko”.
Emakidaren inguruko informazio eta dokumentazio osoa eta bertan parte hartzeko jarraitu beharreko pausuak Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratuko dira datorren astean. Lizitatzaileek, beren ebaluaziorako, kantina bisitatu ahal izango dute, udal teknikariekin hitzartutako bisita baten bidez.
Prozesuaren edo lokalaren inguruko galdera edo zalantzarik izanez gero, kontaktuan jarri Udaleko Herrilan departamentuarekin (herrilanak@zarautz.eus / 943005108).
Espediente zenbakia 2024IK200024
Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira, HOGEITA HAMAR (30) EGUN NATURALEKO EPEAN, aipatutako iragarkia Zarauzko Udaleko Kontratatzailearen Profilean eta web orrian agertu eta hurrengo egunetik aurrera, eta azken eguneko 15:00ak arte. Epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da
Enpresa lizitatzaileek HIRU KARTAZAL aurkeztu beharko dituzte (A, B eta C).
1.-A kartazala
-ERANTZUNKIZUNPEKO ADIERAZPENA (I.ERANSKINA)
-BEHIN-BEHINEKO BERMEA JARRI IZANAREN FROGAGIRIA
2.- “B” KARTAZALA azpititulu hau izango du: “ESKAINTZA TEKNIKOA“. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak: Plegu hauetako 9.2. klausulan adierazitako adjudikazio-irizpideak betetzen direla egiaztatzeko agiriak
3.- “C” KARTAZALAK azpititulu hau izango du: “PROPOSAMEN EKONOMIKOA“. Hona hemen “C” artxiboan aurkeztu beharreko agiriak:
Kopuruetan edo portzentajeetan baloratzekoa den irizpideari buruzko eskaintza ekonomikoa sartuko da, hain zuzen, plegu honetako 9.1. atalean adierazitakoa. Plegu hauen II. eranskineko ereduaren araberako eskaintza ekonomikoa aurkeztuko dira.
Epeak hurrengoak dira:
Eskaintzak aurkezteko epea: 2024/12/26ra arte (Zarauzko Udaleko HAZ-en aurkeztu behar dira eskaintzak).
“A” eta “B” Kartazalak ireki: 2024/12/27an (Zarauzko Udaleko HAZ-eko Multimedia gelan).
“C” Kartazala ireki: 2024/01/15ean (Zarauzko Udaleko HAZ-eko Multimedia gelan).
OHARRA: lizitatzaileek, beren ebaluaziorako, kantina bisitatu ahal izango dute, udal teknikariekin hitzartutako bisita bakar baten bidez.
(Harremanetarako: herrilanak@zarautz.eus).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010