Eduki publikatzailea

Atzealdea Asti Hitzarmena behin betikoa

Twitter

UDALAK BEHIN BETIKO ONESPENA EMAN DIO ASTIKO KIROL GUNEAREN ZABALPENA AHALBIDETUKO DUEN HITZARMENARI

2026/02/27

Zarauzko Udalak, bere otsaileko Udalbatzarrean, behin betiko onespena eman dio Astiko Sakoneta baserriaren inguruko lurrak erosteko hitzarmenari. Honela, Zarauzko Udalak joan den abenduaren 4ko ez-ohiko Udalbatzan hartutako erabakia berretsi du. Proposamenak Udal gobernuaren babesa izan du, EAJ/PNVren eta PSE-EEren aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozka izan du beste behin.

“Hitzarmen honen bidez, 25.000 metro koadro inguru bereganatuko ditu Udalak, egungo Astiko kirol gunearen alboan, Zarauzko herriarentzako kirol arloko azpiegitura garrantzitsua izango den zabalpena gauzatu ahal izateko”, adierazi du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak otsaileko batzarrean. “Urte luzez izan du Udalak zabalpen hori esku artean, baina azken 5 urteotan eman zaio bultzada erabakigarria kirol gunea egiteko beharrezkoak diren lursailen erosketaren bidez”.

Hitzarmenaren baitan, lursail honen erosketa prezioa 1.600.000 euroan ezartzen da eta bi zatitan ordainduko da, lehena, orain, hitzarmena onartutakoan, %10-a (160.000 euro) ordainduko da eta, gainontzeko %90-a (1.440.000 euro), Udalak Astiko kirol-instalazioak handitzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa onartzen den momentuan.

Honenbestez, hitzarmena onartuta, Udala ZHAPOaren aldaketa puntuala lantzeari ekingo dio, urte honetan zehar behin betiko onespena emateko aurreikuspenarekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010